eues
943 53 82 28 - info@berlansk.com
eues
943 53 82 28 - info@berlansk.com

GURE LAN PROZESUA

Datuak jasotzea

Proiektu bakoitzak bere behar, berezitasun eta limitazioak dauzka. Gure lanaren funtsezko atala da kasu bakoitza sakonki aztertzea, lerro artean irakurri eta gugana datozten bezeroen benetako gogo eta beharrak interpretatzea da.

Behin aurreko pausua emanda, bezeroari aurkeztuko diogun proiektuari forma emango dioten aldi berean garatzen diren prozesu teknikoa eta sortzailea hasten dira.

IRUDIKAPEN GRAFIKOA

Banaketa eta instalazio planoak

Aurretik banaturiko espazioak elkartzea, argi naturala aprobetxatzea, ibilbide erosoak sortzea edo logelak gehitzea..

Gure lan prozesuan (etxxebizitza edo lokal baten plantari forma emateko orduan) kontutan hartzen ditugun faktore batzuk besterik ez dira hauek. Garrantzitsuena beti, bezeroen behar eta gustuei egokitutako soluzioa aurkitzea da.

Aldi berean profesional talde bezala gure lana eskakizun horien bideragarritasuna ziurtatzea da, askotan topatzen ditugulako egitura, instalazio eta mugaketa tekniko desberdinak proiektua zehaztasunez aztertzean.

PROIEKTUA 'IKUSTEA'

3D Irudikapena

Proiektua argazki moduan ikusteko aukera izateak balio handia dauka gure bezeroentzat. Askotan ez da erreza planoak irakurtzea eta baliabide honi esker zure etxe edo lanpostu berria izango den espazioan barneratzeko modua guztiz errealista da eta ez dauka inongo zailtasunik. Obra eta geroko emaitzak aurreikustea posible da honi esker.

Ibilbide birtuala egitea non gelaz gela mugi gaitezkeen espazioak angulu desberdinetatik, altzariak, iluminazioa eta xehetasun dekoratiboak ikusteko, oso erabilgarria da buruan daukagun ideia eta benetan eraikiko den proiektuarekin ados gauden edo ez ziurtatzeko.