Donostiako zentruko bizilaguna, oinarrizko ikasketak Marianistas eskolan burutu zituen, eta aurrerago arkitektura teknikoa Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen. Bere eraikuntzari loturiko ibilbide profesionalean izen handiko enpresa ugari: Sukia, Eguzki etb. Gaur egun Berlan Berritze laneko bazkide fundatzailea da.
Donostian jaioa, oinarrizko ikasketak Santo Tomás Lizeoan burutu zituen. Goi mailako ikasketei dagokionez kimika lizentziaturan zegoelarik eraikuntza eta berrikuntza sektorean hasi zen lanean. Hostalaritza eta eraikuntza bateratuz 20 urte baino gehiago igaro ondoren, eta azken arlo honetan 15 urteko garapenaren ondoren, gaur egun Berlan Berritze laneko bazkide fundatzailea da.
Donostiako Alde Zaharrean hazita, Irungo Kunsthal Arte Plastiko eta Diseinu eskolan Proiektu eta Obren zuzendaritzan tekniko ikasketak burutu zituen. Sukalde diseinuan hamar urtez lan egin ondoren, hemen ikasitakoak, 3D irudikapenean eta barne erreformetan espezializatzen da Berlan Berritze Lanetan.
Zarautzeko bizilaguna, arkitektura teknikoa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Eraikuntza eta berrikuntza arloko informe perizialak egiten 10 urte igaro ondoren, eraikuntzako material salmentan espezializatu zen Jorge Fernández eta Alkain enpresetan besteen artean obra txikiak kudeatzen zituen bitartean.
Idazkaritza eta zuzendaritza Cebanc zentruan ikasi zuen donostiar honek, eta bere ibilbide profesionalean administrari lanetan 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Izen handiko enpresetan egin du lan: Setemi S.A. (Miele zerbitzu teknikoa) edo administrazio publikoan esate baterako (trafiko eta gizarte segurantza sailetan).